Ongi etorri!!

Kaixo familiak,

Ongi etorri hh-ko 5 urteko geletako blogera! Hemen gelan landutako gaiak, lanak, lotura interesgarriak etab. eskeiniko dizkizuegu.
Espero dugu zuen gustokoa izatea!

domingo, 8 de noviembre de 2015

SORGINEN BEGIAK ERREZETA



Gaur eskolan, errezeta beldurgarri bat egin dugu: "Sorginen begiak"

Horretarako behar ditugun osagaiak hurrengo hauek dira (23 umeentzako):
- 12 arrautza egosi
- 8 atun lata
- Oliba berde pakete bat
- Oliba beltz pakete bat
- Mayonesa pote bat
- Tomate pote bat

Nola egin:

1. - Arrautza egosiak zuritu eta helduaren laguntzaz erdibanatu.




2. - Atun latak helduaren laguntzaz zabaldu eta koilara edo sardexka baten laguntzarekin plater batera bota.




3. - Atuna mayonesarekin nahastu. Hau egin eta gero, arrautza erdi bakoitza nahasketaren gainean jarri.


4. - Ondoren, arrautzen gainetik tomatea bota odola izango balitz moduan.


5. - Jarraian, oliba zatitxoak jarri gainean begien itxura emateko.

6. - Eta azkenik, disfrutau prestatu dugun errezeta goxo hau jaten!!!! On egin!!!









No hay comentarios:

Publicar un comentario