Ongi etorri!!

Kaixo familiak,

Ongi etorri hh-ko 5 urteko geletako blogera! Hemen gelan landutako gaiak, lanak, lotura interesgarriak etab. eskeiniko dizkizuegu.
Espero dugu zuen gustokoa izatea!

domingo, 8 de noviembre de 2015

GAZTAINERRE



Ostiralean, hilaren 6an, Gaztainerre festa ospatu dugu eskolan. Gure patioan 2, 3, 4 eta 5 urteko umeak bidu gara hiru abesti kantatzeko. Ondoren, maila bakoitzak prestatu duena  gainontzeko umeei erakutsi die: 

3 urtekoek: "Animalien ibilkera" abestia erakutsi digute.

4 urtekoek: "Urtxintxak" abestia eta olerki bat.

5 urtekoek: "Txulalai" dantza erakutsi diegu.

Denon artean abestu ditugun abestiak:





Gero, egin ditugun kukurutxoetan gaztainen bila joan gara eta lasai-lasai jan ditugu, ummmm zein gozo zeuden!!  

Dena primeran atera da! Gainera, eguraldia gure alde izan dugu, beraz, festaz asko gozatu ahal izan dugu. Hurrengo urtera arte Gaztainerre!!





















No hay comentarios:

Publicar un comentario